Espectáculos

zuri

Tipo de espectáculo

Pieza breve para público adulto

Guión y dirección

Saioa Iribarren

Intérpretes

Gaizka Chamizo
Ander Basaldua

Idioma

Euskara

Duración

25′

Sinopsis.

Es facil entrar en la carcel, pero nunca ha sido facil salir.
Esta es una historia de tantas que ocurren en estas instituciones obsoletas que por desgracia el sistema capitalista sigue usando a día de hoy.

«Entra sin hacer ruido… Silencio!!! Hoy es tu primer día…»

ZURI

Espectáculo

Melodrama que muestra los estragos del aislamiento y la política carcelaria

Fotos

La carcel, la casa del castigo

«(…)Dena den, arratsalde osoko egitarauaren tanto nagusia Goitibera konpainiaren Zuri antzezlana izan da, alde handiz gainera. Irakurle finek gogoratuko dutenez, Goitiberaren azken antzezlana Kasilda, bukatzen ez den sua izan da, donostiar emakume iraultzailearen omenez egina, eta, konpainiaren ildo sozial konprometituari jarraituz, espetxeek presoengan duten eragina aztertu dute oraingo honetan, Saioa Iribarrenen testu batekin eta haren zuzendaritzapean.

Gaiaren laztasunarekin bat eginez, indar handiz hasi da emanaldia. Kartzelako funtzionarioa (Gaizka Chamizo) eta presoa (Ander Basaldua) elkarren alboan agertu dira, publikoari begira, tente eta argi zuriko fokuen pean, zaindaria uniformea jantzita eta presoa barruko arropa zuriarekin, buzo zuria janzteko prest. Bien atzean laukizuzen zuri batek marraztu ditu ziegaren mugapenak, eta emanaldiaren denbora laburrean agerian geratu dira presoaren bizirauteko estrategiak, sistemak pertsonak suntsitzeko dituen erak eta funtzionarioaren moral korapilatsua.

Oso era asertiboan gertatu da guztia, alferrikako emozio merkerik sortu gabe, eta beharbada horregatik egin zaigu sarkorragoa taula gainean gertatzen zena: esandako horrengatik, argien diseinu apal baina esanguratsuagatik eta bi antzezleen erabateko sendotasunagatik. Protagonista biak ilunean desagertzen zirelarik Leteren eta Laboaren Ihes betea abestu dute ahots bitan, eta ikusleek txalo bero-beroekin eskertu dute hain elementu xume eta gutxirekin hainbesteko dentsitatea lortu izana.»

— Agus Perez – BERRIA – 2022ko apirilak 20

Saioa Iribarren Muñoz

info.goitibera@gmail.com
653 104 296

Ander Basaldua Castellanos

cia.goitibera@gmail.com
665 732 307

Goitibera teatro

Goitibera

Konpainia
Kontaktua