Ikuskizunak
Kasilda
Bukatzen ez den sua
Ikuskizun mota
Publiko helduentzako aretoko ikuskizuna
Gidoia + zuzendaritza
Saioa Iribarren
Antzezleak
Leire Orbe
Aiora Sedano
Ander Basaldua
Hizkuntza
Euskara
Iraupena
50′
Sinopsia.
Uzkurtu barik xukatuz beti itotzen gaituen ura.
Ozenki zabaldu zenuen askatasunaren haizea.
Jakin ezazu andra! Zu zara bukatzen ez den sua.
Kasilda Hernaez Vargas emakume iraultzaile euskaldunak, guda zibilean eta bere bizitza osoan zehar ideia libertarioen eta bizimodu natural baten alde borrokatu zuen.
KASILDA
Antzezlana
Memoria historikoa berreskuratuz, iragana ordenatuz, gertatutakoa aitortuz, eta gizarteari dagokion informarzioarekin etorkizuna eraikiz…
“…Azkenik, aipatzekoa da hamaika rol gorpuztu dituztela hiru aktoreek —unean-uneko pertsonaia gizon zein emakume izan—, buruan jantzitako zapia, txanoa edo dena delakoa aldatuz, eta antzerki dokumentalaren, politikoaren, txiroaren, militantearen aldeko apustu garbia eta txukuna eginez.”
– Agus Perez – Berria – 2021eko urriak 23 <Kritika osoa hemen>
“Bagenuen gogoa eta, azkenean, ostegunean ikusi ahal izan genuen Donostian Goitibera konpainiak, CASILDA MILICIANA liburutik abiatuta, oholtzaratu duen lan bikaina: KASILDA, BUKATZEN EZ DEN SUA. Orain dela bi bat urte altxa zuten, baina, ditxosozko pandemia dela eta, nolabaiteko stand by-n izan dute. Orain hasi dira berriz ere mugitzen eta bihar bertan Leitzan (19:00etan, Herri Aretoan) antzeztuko dute, Urnietan, Gasteizen eta beste nonbait ere boloak lotu dituzte. Adi egon, pena bailitzateke horrelako lan ederra oharkabean pasatzea.”
– Txertoa argitaletxea – Instagram – 2022ko martxoak 12 <jatorrizkoa hemen>
“En el escenario, tres actores y una obra compleja de plasmar.
Un ejemplo de cómo se pueden vencer las dificultades y crear un trabajo dinámico, que mantiene la atención del espectador, hasta el último momento.
No hablo euskera, fui a la representación acompañado de traductora, no la necesité. La interpretación de la obra, transmite sentimientos, incluso a los que solo tienen un somero conocimiento del personaje. La pasión, la agilidad de la interpretación, y un buen guión, rubrican el trabajo.”
– Luis Jimenez de Aberasturi – 2022ko martxoak 13

Saioa Iribarren Muñoz
info.goitibera@gmail.com
653 104 296
Ander Basaldua Castellanos
cia.goitibera@gmail.com
665 732 307